Gabonetan jandakoak arintzen joateko aukera baliatu zuen atzo korrikalari koadrila politak Antzuolan, San Esteban krosean. Lehenengo gaztetxoen lasterketak egin zituzten, eta 18:00etan hasi zuten nagusiek bost kilometrotako proba. Korrika azkar egiteko gaitasuna duten zenbaitek lasai hartu zuten proba, eta gehienek lagun artean egin zuten proba. Gizonezkoetan Mikel Arregik ez zuen askorik estutu behar izan lehenengo helmugaratzeko, alde politaz gainera, eta emakumezkoetan Jone Jauregik ere ondo irabazi zuen lasterketa.
Sailkapena:
Emakumezkoetan
- Jone Jauregi
- Elena Beristain
- Nagore Galeano
Gizonezkoetan
- Mikel Arregi
- Gurutz Larrea
- Mikel San Torcuato
12-16 urte bitartekoak
- Nesketan: Sara Garitano eta Garazi Aranburu
- Mutiletan: Xabat Aiastui
Txikien maila:
- Mutiletan: Oinatz Lizarralde
- Nesketan: Nora Ezkurra
Alebin maila
- Mutiletan: Jakes Uribasalgo
- Nesketan: Ane Arrieta