Txistor-janarekin bukatu du urtea Landatxope elkarteak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko abenduaren 24a

Antzuolako Landatxope jubilatu eta erretiratuen elkarteak antolatuta, txistor-jana egin zuten hilaren 20an urtea borobiltzeko. Gainera, hitzordua aprobetxatu zuten karta txapelketako irabazleei sariak banatzeko.

Aurten, txistor-jana abenduaren 21ean egin beharrean egun bat aurreratu zuten, eta abenduaren 20 arratsaldean elkartu ziren Antzuolako erretiratu eta jubilatuak.

Gainera, azaroaren 18an, 19an, 21ean eta 22an jokatu zituzten karta txapelketako partidetako irabazleei eta garaipena eskuratu zutenei sariak banatu zizkieten. Honakoak izan dira aurtengo irabazleak: puntxoan, Salvador Serrano eta Nicomedes Velarde; briskan, Mari Carmen eta Lorentxo Iturbe; tutean, Pako Cabrera eta Angel Peñalba; eta musean, Jose Javier San Sebastian eta Jose Ignacio Garitano.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak