Udal gimnasioaren araudiak aldaketak izan ditu, udalbatzak martitzenean, hilaren 17an, eginiko osoko bilkuran aho batez onartu ondoren. Hala, berritasunen artean da, esaterako, herritarrek ikastaroetan bakarrik parte hartzeko aukera izango dutela, halabeharrez bazkide izan gabe: astean saio batek 18 euroko prezioa izango du eta bikoak, berriz, 36koa; bazkide ez direnek, ordea, ezingo dituzte erabili gimnasioko instalazioak, komunak izan ezik. Bazkideei dagokienez, 15 euro ordaindu beharko dituzte hileko kuotarengatik, orain arteko eran; berritasuna da, halere, urteko kuota ezartzea: 150 eurokoa izango da. Ikastaroen prezioetan ez dute aldaketarik izango bazkideek.
Ordutegiak ere zehaztu dituzte: 08:30etik 21:00etara egongo da zabalik astelehenetik egubakoitzera; zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 21:00etara, baita abuztuan ere, bost egunetan izan ezik.