Zapatuan, hilaren 21ean, irekiko da izen-ematea Antzuolako 8 Miliak lasterketan, herrikrosa.eus webgunean, 09:00etan. 260 dortsal banatuko dituzte helduen lasterketarako, eta 70 izango dira, berriz, gazteenerako –2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoek har dezakete parte–. 18 urte baino gutxiago izanez gero, gurasoen baimena behar da.
Dortsalen zozketa
Izen-emate ofiziala zabaldu aurretik, hala ere, lasterketarako hamabost dortsal zozkatu dituzte hala nahi izan duten herritarren artean, eta egunotan eman dute irabazleen berri. Helduei dagokienez, Bittor Arbuluk, Ainize Lizarraldek, Iker Larreak, Garazi Kortabarriak, Erlantz Iturbek, Nagore Galeanok, Ugaitz Iturbek, Unai Kortabarriak, Eneko Iturbek eta Beñardo Kortabarriak eskuratu dute dortsal bana zozketan; gazteen artean, berriz, Eñaut San Sebastianek, Xabat Aiastuik, Amets Larreak, Oinatz Larreak eta Lier Arangurenek.