Itsaso eta Aminata dira liburuko protagonistak, eta hau istorioa: "Biak 16 urteko neskatilak, bata zuria eta bestea beltza, bakoitza Mediterraneoaren alde banatan. Itsasok Aminataren istorioa ezagutuko du hondartzan aurkitutako botila baten eskutik. Bertan Senegaletik patera batera igo arteko bidaia azalduko dio".