Martxan da 2025eko federazio-lizentzia eskuratzeko kanpaina

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abe. 16a, 09:56

Arrola Mendi Elkarteak eginiko irteera bat artxiboko irudi batean.

Hilaren 20ra arte dago mendian federatzeko aukera, online bidez; 19an, berriz, aurrez aurre egin ahalko da, Olaranen.

Martxan da 2025eko federazio-lizentzia eskuratzeko kanpaina, Arrola Mendi Elkartearen eskutik. Haien hitzetan, "federatuta egotea ez da derrigorrezkoa, baina bai gomendagarria mendian sarri ibiltzen direnendako", hainbat abantaila dituela azalduta: "Istripu bat izanez gero, erreskatea eta ondorengo mediku zerbitzuen estaldura; mendiko aterpetxeetan erreserbak egiteko lehentasuna eta prezioetan deskontuak; eta Pyrenaica aldizkaria jasotzeko eskubidea".

Hilaren 20ra arte dago federatu txartela eskuratzeko aukera online, eta bi aukera daude horretarako: batetik, 3035 0040 16 0400700069 kontu korrontera bakoitzak dagokion kantitatearen transferentzia egitea, eta datuekin betetako formularioa arrolamt@gmail.com helbidera bidaltzea; bestetik, Arrolak bideratzea kobrantza. Hala ere, norbaitek aurrez aurre egin nahi izanez gero tramite guztia, bada horretarako aukera: hilaren 19an, eguenean, Olarango lehen pisuan izango dira 18:00etatik 19:30era Arrolako kideak.

Hemen da bete beharreko dokumentua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak