Txistor-janean izena emateko aukera izango da hilaren 12an eta 13an, Landatxope jubilatu eta pentsiodunen elkartean, 16:30etik 18:00etara bitartean. Joxe Anjel Arbulu lehendakariaren hitzetan, abenduaren 21erako, San Tomas egunerako, antolatu izan dute beste aldi batzuetan, baina orain, egun bat aurreratzeko –hilaren 20an egingo da– erabakia hartu dute, 21a zapatua delako: arratsaldeko seietan izango da, elkartean, bazkideei zuzenduta.
Ez da, ordea, eguneko ekintza bakarra izango, karta txapelketako sariak banatuko baitituzte.
Txapelketako irabazleak
Azaroaren 18an, 19an, 21ean eta 22an jokatu zituzten karta txapelketako partidak, Landatxopen, eta garaipena eskuratu zuten: puntxoan, Salvador Serranok eta Nicomedes Velardek; briskan, Mari Carmen eta Lorentxo Iturbek; tutean, Pako Cabrerak eta Angel Peñalbak; eta musean, Jose Javier San Sebastianek eta Jose Ignacio Garitanok.