Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, astelehenean, hilaren 9an, hasiko dituzte GI-3112 errepideko zorua saneatzeko eta konpontzeko lanak, eta bide zati bat bi astez gutxienez itxita egongo da, lanen iraupena "baldintza klimatikoek eta obren bilakaerak" baldintzatuko duten arren. Hala ere, lanak egingo dituzten zatitik igarotzeko aukera izango dute inguruko etxebizitzetara edo jarduera ekonomikoetara doazenek zein larrialdietako ibilgailuek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.