Bost odol-emaile omendu dituzte Antzuolan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abenduaren 3a

Domina jaso zuten herritarretako batzuk azaroaren 29an. Irudia: Antzuolako Odol Emaileak.

Joan den egubakoitzean, azaroaren 29an, urteroko ohiturari jarraituz, Antzuolako odol emaileen taldeak bost herritar omendu zituen domina bana emanez, 25, 40 edo 60 aldiz odola emateagatik: Maria Luisa Lasa, Ainitze Segurola, Mari Jose Iparragirre, Maite Zumelaga eta Idoia Conget. Ondoren, afari eder bat egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak