Udalak antolatuta, bederatzigarren aldia izango du aurten San Esteban krosak, eta jakinarazi du zabalik dela izen-ematea: eskolan, liburutegian edo udaletxean eman daiteke izena, hilaren 13a baino lehenago. Egitarauari dagokionez, adinaren arabera banatuta, honakoa da ordutegia:
- 17:30ean, LH1 eta LH2koen lasterketa, 300 metro.
- 17:45ean, LH3 eta LH4koen lasterketa, 500 metro; eta LH5 eta LH6koena, 1.000 metro.
- 18:00etan, DBH1etik DBH4ra artekoen lasterketa, 2.500 metro; eta 16 urtetik gorakoena, 5.000 metro.
Sariei dagokienez, haurrek domina bana eskuratu dute, betiere, izena emana badute eta lasterketa amaituz gero; gazteen artean, berriz, bonu bat zozkatuko da, eta helduenean, saski bat.
Boluntarioen beharra
Udalak jakinarazi du boluntarioak behar dituztela San Esteban krosa egin ahal izateko; hain zuzen ere, ibilbidean zehar laguntzeko. Hala, animatzeko deia egin die herritarrei.