Arrikrutzera irteera, Landatxope elkartearen eskutik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko azaroaren 27a

Arrikrutzeko kobazuloa, artxiboko irudi batean.

Elkartekideen hitzetan, aurtengo azken irteera izango da, eta abenduaren 10ean egingo dute. Horretarako, azaroaren 28an eta 29an, eguenean eta egubakoitzean, eman daiteke izena Landatxopen, 16:30etik 18:00etara.

Landatxope jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, Arrikrutzeko kobazuloak ezagutzeko aukera izango da, irteera egingo baitute abenduaren 10ean. Hala ere, ez da eguneko ekintza bakarra izango: 10:00etan aterako da autobusa Antzuolatik, eta hamaiketakoa izango dute 10:30ean Oñatiko Pake-Leku elkartean. Arrikrutzeko bisita gidatuari dagokionez, 12:00etan izango da, eta, amaitzean, Zapore jatetxera joango dira bazkaltzera, 14:30ean. Amaitzeko, arratsaldean, Txokolateixia Interpretazio Zentroa bisitatuko dute.

Bazkideek 40 euro ordaindu beharko dute irteerara joateko; ez direnek, aldiz, 45 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak