Beste behin, armarriak hartu ditu hizpide Olabarriak. Kasu honetan, Gipuzkoako armarria. "Gipuzkoako armarri bihurtuko zen lehenengo zigiluan, XV. mendeko gipuzkoarrek gure herriaren historia kontatu nahi izan zuten. Eta bertan, haien nafar sustraiak agertzen ziren. Baina hori ez zen Gaztelaren gustukoa, eta kanoiak ezarri zituzten, euskaldunon arteko zatiketa indartzeko", dio egileak.