Efizientzia energetikorako Ekitermik-eko Xabier Lizaurrek gidatuko du saioa, eta norabide horretan baserriendako egon daitezkeen aukerak eta alternatibak azaldu eta aztertuko ditu. Debagoiena 2030ek Antzuolako Udalarekin, Landa Garapen Agentziarekin eta Ekitermikekin elkarlanean antolatutako hitzaldia da. Torresoroan izango da, 18:00etan.