Goiena aldizkaria aurrerantzean ere etxean jaso nahi izanez gero, eskaria egin beharko dute antzuolarrek, ezinbestean: "Arrazoiak dira: ekologia, nahi duenari bakarrik eskainiz jaso ahal izatea, datuak eguneratzea eta, azken batean, zerbitzua hobetzea", adierazi du Goiena Komunikazio Taldeak. Horretarako, bost bide jarri dituzte herritarren eskura:
- Whatsapp edo Telegram bidez: 688 69 00 07.
- Posta elektronikoa: harpidetza@goiena.eus.
- Telefonoa: 943 25 05 05.
- Udaletxean dauden eskaera-orriak beteta. Bete eta han jasoko ditu GOIENAk.
- Eskaera-orria online betez.
Eskaera egiterakoan, izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia, jaiotza data, telefono zenbakia, posta elektronikoa eta helbidea aipatu behar dira, eta hilabeteko epemuga zehaztu dute: abendua erdialdera arte, gutxi gorabehera. "Datuak emateko badago denbora, baina lehenbailehen egitea gomendatzen dugu; ordura arte, orain arteko eran egingo dugu banaketa, baina, ostean, eskaera egin dutenek bakarrik jasoko dute aldizkaria", argitu du Goiena Komunikazio Taldeak. Goienakide direnek, ordea, ez dute eskaerarik egin beharko: "Orain arte bezala, Goiena eta Puntua aldizkariak jasoko dituzue egubakoitzero, orain eta baita hilabete barru ere".