Jone Larrañaga Udaleko Kultur teknikariaren arabera, domeketan egin izan da orain arten, baina sormen batzordean baloratu zen ez ote zen hobe izango zapatu batean egitea, "jende gehiago ibili zitekeelakoan-eta kalean". Haren esanetan, horretarako, prest dituzte dagoeneko 140 kilo gaztaina: "100 kilo egin izan ditugu orain arte, baina segituan gastatzen dira, eta, gainera, aurten zapatua izanda...". Anelkar Elkartasun Taldeko kideak ere han izango dira gaztainak banatzen, eta herritarrek elkarteari laguntzeko diru-ekarpena egiteko aukera izango dute, elkarteak esku artean dituen proiektuetara bidera dezan bildutako diru hori. Horretarako, kutxa batzuk izango dituzte jarrita mahai gainetan.