11:30etik 14:30era egingo da, hain zuzen ere, Gabonetako azoka, iazko egun berean, Zurrategi plazan. Herriko sortzaile eta artisauek ez ezik, parte hartzeko aukera izango dute bigarren eskuko gauzak salgai jarri nahi dituzten herritarrek ere; bada, horretarako, abenduaren 21era arte dago izena emateko aukera, udaletxean bertan. Udalak emandako azalpenen arabera, haren ardura izango da azokan beharrezkoak diren mahaiak jartzea; gainontzeko materialari dagokionez, ordea, postua jarri nahi duenaren ardura izango da.