Dortsalen zozketa egingo dute herritarren artean A8M lasterketarako

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko aza. 13a, 12:31

Ainize Lizarralde antzuolarra iazko A8M lasterketaren edizioan. Irudia: Goiena.

Otsailaren 22an, zapatua, izango da Antzuolako 8 Miliak lasterketa, eta dortsalak banatuko dituzte herritarren artean, izen-emate ofiziala ireki baino lehenago.

Helduen lasterketan parte hartzeko hamar dortsal zozkatuko dituzte antzuolarren artean eta gazteen ibilbiderako, berriz, bost. Hala, interesa izanez gero, mezu bat bidali behar da antzuolako8m@gmail.com helbidera: izen-abizenak, jaiotza data eta telefono zenbaki bat jarri behar dira. Abenduaren 11n, eguaztena, egingo da zozketa arratsaldeko zazpietan, eta egun hori izango da, hain zuzen ere, dortsalen zozketan izena emateko azkenekoa, goizeko hamarrak arteko tartea baitago horretarako.

Dortsalik lortzen ez duten herritarrek, hala ere, izena emateko beste aukera bat izango dute, abenduaren 21ean irekiko baita izen-emate ofiziala: herrikrosa.eus webgunean izango da goizeko bederatzietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak