Aihertarrak ikasle diren Arberoa ikastolari laguntzeko kanpaina

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko aza. 7a, 14:49

Suteak ikastolaren eraikinetako bat erre zuen. Irudia: Irulegiko irratia.

Kiskali egin da eraikinetako bat, eta diru-bilketa abiatu dute eskolaren eguneroko jardunean aurrera egiteko.

Sute batek Donamartiriko (Nafarroa Beherea) Arberoa ikastolako hiru eraikinetako zaharrena erre zuen urriaren 28an; teilatua eta barnealdea kiskali egin ziren eta kalte material handiak eragin zituen. Eta horri irtenbide bat emateko, elkartasun kanpaina bat abiatu dute, ikastola sostengatzea helburu: hemen da diru-ekarpena egiteko aukera. Horrez gain, kontu korronte bat ere jarri dute nahi duenaren eskura: FR76 1005 7195 2500 0202 0160 520.

Arberoa ibarreko ikasleak hartzen ditu barne ikastolak; tartean, hainbat aihertar. Kiskalitako eraikinari dagokionez, 200 metro koadroko prefabrikatu bat zen, eta bertan ziren, besteak beste, 3 eta 6 urte arteko haurren ikasgela eta irakasleen bilera-gela.

Herri Urrats

Peio Jorajuriak, Seaskako lehendakariak, iragarri du datorren urteko Herri Urrats Senpereko Kattalin Elizalde kolegioaren handitze lanak ordaintzeko aurreikusia zutela, baina, horrez gain, Arberoa ikastola sostengatzeko ere izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak