Hain justu, azaroaren 18an, 19an, 21ean eta 22an hasiko dira partidak jokatzen: puntxoan, briskan, tutean eta musean arituko dira, hurrenez hurren, eta 16:00etan hasiko dituzte guztiak. Hala, asmoa da abenduaren 21a baino lehenago amaituta izatea partida guztiak, batzordekideek jakinarazi dutenez.
Memoria tailerra
Eguaztenetan –azaroaren 20tik otsailaren 5era– egingo den memoria tailerrean izen-ematea ere zabalik da, azaroaren 15era arte –guztira, hamar saio egingo dituzte–; eta horretarako, Gizarte Zerbitzuetara edo Landatxopera jo beharko dute interesa duten herritarrek.