Herritarrek azaroaren 18ra arte, astelehena, izango dute proposamenak bidaltzeko aukera, eta udala@antzuola.eus helbidera edo Instagram kontura bidali beharko dituzte; horrez gain, izena eman daiteke udaletxean edo liburutegian ere. Hautatutako leloari dagokionez, Euskararen Eguneko ekitaldietan erabiliko dute, eta baita pankarta nagusietan ere. "Eman zure alea, eta ospatu gurekin", azpimarratu dute Udaleko ordezkariek.