Bi udalen arteko hitzarmena –zehazki, hirugarrena– sinatu zuten lehenbizi, eta, hemendik aurrera, urriaren 19a izango da bi herrien senidetzaren egun ofiziala, hala zehaztu ondoren; aurrerantzean, horrenbestez, egun horren bueltan antolatuko dira ekintza nagusienak. Ondoren, herri kiroletan aritu ziren herritarrak eta bazkaria izan zuten, azkenik, musikak alaituta.