Zabalik dago Aiherra-Antzuola egunerako izen-ematea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko irailaren 26a

2022ko Aiherra-Antzuola senidetzaren ospakizuna, Aiherran.

40. urteurrena dela-eta, senidetza ospatuko dute urriaren 19an, zapatua, Aiherran, eta izen-ematea zabalik dago, udaletxean edo liburutegian, urriaren 10era arte.

Egitarauari dagokionez, 08:00etan aterako da autobusa Antzuolatik, eta 10:00etan izango da harrera Aiherran, bi herrietako udalen arteko hitzarmen berria sinatzeko. 11:30ean, berriz, herri-jokoak egingo dira, eta aperitifa, ondoren. 14:30ean izango da herri bazkaria, Kuxkuxtu taldeak antolatuta. Azkenik, 18:00etan aterako da autobusa Antzuolarantz. Hala ere, Udalak jakinarazi du lo lekua egongo dela Aiherran gelditu nahi duenarentzako, antzerki bat eta festa izango baitira gau aldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak