Ikastaroen eskaintzaren berri eman du Udalak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko irailaren 12a

2024-2025 ikasturterako zenbait ikastaro antolatu ditu Udalak, eta horien berri eman du: udal gimnasioko kirol-eskaintza ez ezik, bestelako jarduerena ere badu.

Udal gimnasioari dagokionez, honakoak dira ikasturte honetarako antolatutako eskolak eta ordutegiak:

Astelehena:

  • 9:30-10:30. 60+
  • 17:30-18:30. Body Tono (egun 1)
  • 18:30-19:30. Spinning (egun 1)
  • 19:30-20:30. Spinning

Asteartea:

  • 9:30-10:30. Spinning (egun 1)
  • 15:00-16:00. Body Tono (egun 1)
  • 18:15-19:15. Funtzionala
  • 19:15-20:15. Spinning
  • 20:15-20:45. Luzaketak

Asteazkena:

  • 9:30-10:30. 60+
  • 16:30-17:30. Krossfit Gazte (egun 1)
  • 18:30-19:30. Body Tono (egun 1)
  • 19:30-20:30. Spinning

Osteguna:

  • 9:30-10:30. Body Tono (egun 1)
  • 10:30-11:30. Hipopresiboak (egun 1)
  • 15:00-16:00. Funtzionala (egun 1)
  • 17:45-18:15. Kore-Strech
  • 18:15-19:15. Funtzionala
  • 19:15-20:15. Spinning

Ostirala:

  • 16:30-17:30. Krossfit Txiki (egun 1)
  • 17:30-18:30. Spinning Gazte (egun 1)

Ikastaroetan parte-hartzeko interesa izanez gero, aurrez eman behar da izena, eta horretarako aukera dago Antzuolako Udaleko webgunean. Prezioei dagokienez, honakoak dira:

  • Bazkide kuota: 15 €/hilean
  • Giltza: 16 € (giltza bueltatzean dirua itzultzen da)
  • Egun bateko klaseak: 14 €/hilean
  • Bi egunetako klaseak: 28 €/hilean
  • Klase laburrak: 7 €

Bestelako ikastaroak

Udal gimnasioko kirol eskaintza ez ezik, Udalak eskuartean ditu bestelako aisialdirako aukerak ere: eskulanak, areto dantzak, antzerkia, yoga, abesbatza, txaranga, garapen pertsonala eta euskara eskolak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak