'Eraitsi S.L.' kale ikuskizuna izango da bihar

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abu. 29a, 10:32

'Eraitsi S.L.' antzezlana. Irudia: Goitibera Antzerkia.

Goitibera Antzerkiaren eskutik, Eraitsi S.L. kale ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute bihar, abuztuak 30, herritarrek. Itziar Fragua da zuzendaria, eta Miren Tirapu aritu da laguntzaile lanetan; antzezleei dagokienez, Oier Zuñigak, Saioa Iribarrenek eta Ander Basalduak gorpuztuko dituzte pertsonaiak.

Emanaldia arratsaldeko zortzietan izango da Zurrategin –eguraldi txarra eginez gero, eskolako patioan–, eta sortzaileen hitzetan, "espazio publikoa eta jolasaren inguruan hausnartzen duen adin guztientzako kaleko ikuskizuna" da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak