Elkartasun Jaira tortillak eramatea eskatu du Anelkarrek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abu. 14a, 16:15

2019ko Elkartasun Jaia, artxiboko irudi batean.

Jaialdiko pintxoen salmentatik eskuratzen duten dirua Kongon eta Senegalen martxan diren proiektu batzuetara bideratuko dute; horiek ditu Anelkarrek "garrantzitsuenak". Horrela egin izan dute beste zenbait alditan ere.

Elkartasun Jaia egingo du Anelkar elkarteak irailaren 6an, egubakoitza, eta oraindik egunak falta diren arren, elkartasun taldeak hitzorduak agendetan apuntatzeko eta tortillak eramateko eskaria egin die herritarrei; izan ere, ohiturei jarraituz, boluntarioek eginiko tortilla-pintxoak izango dituzte salgai arratsaldean; ohikoa den legez, eguraldia lagun bada, Zurrategi plazan egingo dute. Aurten, gainera, jakinarazi dute musika emanaldi bat ere izango dela kioskoan, Udalak antolatuta; hala ere, aurrerago emango dute horren berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak