Martitzenean, hilaren 23an, garbituko dute erreka auzolanean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uztailaren 18a

Erreka garbiketa, artxiboko irudi batean. Irudia: Goiena.

Uztailaren 27an, zapatua, ziren erreka garbiketa egitekoak auzolanean, Antzuolako Udalak antolatuta. Hala ere, jakinarazi dute data aurreratu dutela; hala, datorren martitzenean, hilak 23, izango da, 15:00etatik aurrera. Herritarrei hara gerturatzeko deia egin diete, erreka garbitzera eta, aldi berean, ingurunea zaintzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak