Bazkalondoren ohitura izaten da bazkaltzen dauden bi pertsona helduenei zapia jartzea, eta horrela izan da aurtengoan ere: Xalbador Olabarriak eta Josefa Edo Pepita-k jaso zuten. Olabarriak, gainera, kantuan egin zuen horren ondoren, han zeudenen gozamenerako.
Boluntarioak izan ohi dituzte laguntzaile bazkarian urtero, hala nola mahaiak jartzen laguntzeko, zerbitzatzeko eta batzeko. Aurten, ordea, boluntariorik ez zutela behar erabaki zuten, bazkaria "beste era batera" antolatuta. Beraz, orain arte laguntzen aritu direnei eskerrak eman dizkiete: "Batzordetik eurek urtero eman diguten laguntza eskertu nahiko genuke bene-benetan, oso lan ona egin dutelako aurreko urtetan".