Pilota partiduak jokatu zituzten atzo, uztailak 13, Antzuolako udal pilotalekuan. Leire eta Nagore Galeano antzuolarrak izan ziren protagonistetako bi; baita Olatz Insausti herrikidea eta Irati Betegi aretxabaletarra ere. 19:00etan hasi zuten partida, eta 22-18 irabazi zuten ahizpek osatutako bikoteak. Ondoren, berriz, gizonezkoek hartu zuten lekukoa. Aitor Mendizabal eta Manex Balerdi antzuolarrak aritu ziren batetik, eta Beñat Azketa eta Aitor Elizegi, bestetik; hala ere, etxekoek ezin izan zuten garaipena eskuratu, 22 eta 19 amaitu baitzen partida kanpokoen alde.