Pilota partiduak eta erretiratuen bazkaria herriko jaien atarian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uzt. 11a, 11:54

Iazko pilota jaialdia. Irudia: Imanol Soriano.

Galeano ahizpak, Insausti, Mendizabal eta Balerdi Udal Pilotalekuan arituko dira zapatuan pilotan, 19:00etan hasita.

Datorren astean ospatuko dira Antzuolako jaiak, baina lehenago motorrak berotzeko aukera izango dute herritarrek, ekintzak egingo baitira asteburuan. Zapatuan izango da lehenengo hitzordua, pilota jaialdia egingo baitute Udal Pilotalekuan, 19:00etan. Leire eta Nagore Galeano ahizpak izango dira protagonistetako bi, baina ez, ordea, antzuolar bakarrak, Olatz Insausti herrikidea izango baitute aurkari, Irati Betegirekin batera.

Manex Balerdi eta Aitor Mendizabal antzuolarren txanda izango da ondoren, Ander Muruaren eta Aitor Elizegiren aurkako partidua jokatuko baitute.

Domekan, bazkaria

Domekan, berriz, hilak 14, Landatxope jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, erretiratuen bazkaria egingo dute eskolako barruko patioan. 14:15ean izango da, eta dantza saioa ere izango dute. Are gehiago, ohikoa den eran, zapia jarriko diete bazkaltzen izango diren bi pertsona nagusienei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak