Salgai daude Trekutz eguneko bazkarirako txartelak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uztailaren 9a

2018ko Trekutz eguna, artxiboko irudi batean. Irudia: Goiena.

Meaka-Irimo herri plataformak antolatuta, Trekutz eguna egingo dute irailaren 7an, eta salgai daude bazkarirako txartelak.

Hain justu, Aitz Garbi tabernan eskuratu daitezke tiketak, baina, horrez gain, uztailaren 14an eta 18an ere salgai izango dituzte Zurrategi plazan; 19:00etatik eta 20:00etatik aurrera, hurrenez hurren. "Gure mendietan egin nahi dituzten txikizioen aurrean ozen esango dugu ez dugula nahi eolikorik Irimon". Hala, aldarri hori gogoan, bazkaria ez ezik mendi ibilaldia eta erromeria ere egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak