Hain justu, Beasaingo noranzkoan dagoen galtzadako lur-jausi bateko lerradura egonkortzeko lanak esleitu dituzte errepide horretan, Antzuola parean; harri lubetazko horma bat jarriko dute. Horrez gain, Antiguako biaduktuaren iparraldeko estribuko betelanak egingo dituzte. 900.000 euroko aurrekontua zehaztu dute bi lanak egiteko BEZa gogoan izan gabe, eta lau hilabeteko egikaritze epea dago proiektu bakoitzeko.
Bergaran ere egingo dituzte lanak, bezeroaren arreta zerbitzua indartzeko asmoz zentro berri bat jarriko baitute martxan.