Ibai Larrea laugarren Lavaredo 20K proban, Cortina d'Ampezzon

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uztailaren 3a

Ibai Larrea korrikalari antzuolarra. Irudia: La Sportiva.

Antolatzaileen –La Sportiva– hitzetan, "laburra" da Larreak ekainaren 27an eginiko lasterketa, baina baita "zitalena" ere, igoera eta jaitsiera teknikoak dituelako.

Dolomitetan, Cortina d'Ampezzo herrian, laugarren postua eskuratu du Ibai Larrea Aranguren korrikalariak; La Sportiva Lavaredo Ultra Trail by UTMB lasterketan, hain justu. Hogei kilometroko proban hartu zuen parte antzuolarrak, eta ordubete, 34 minutu eta segundo bat behar izan zituen mila metroko desnibeleko ibilbidea egiteko, Nadir Maguet irabazle italiarrarengandik lau minutu eta 26 segundora. Haren hitzetan, lehenengo aldia du Dolomitetan, baina ziur da ez dela azkenengoa izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak