Fernandez de Pierola upategian izan dira jubilatuak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uzt. 2a, 17:22

Fernandez de Pierola upategiaren aurrean irteerara joan zirenak. Irudia: Landatxope.

Landatxope jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, Fernandez de Pierola upategira (Moreda, Araba) irteera egin zuten dozenaka herritarrek ekainaren 27an, pasa den eguenean, eta "ederki" pasatu zutela adierazi dute batzordekideek.

10:30ean egin zuten bisita upategira, eta hamaiketakoa izan zuten han. Logroñora joan ziren ondoren bisita egiteko, eta bazkaltzera itzuli ziren Moredara. Arratsaldean Haron (Errioxa) izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak