Kalebarrengo jaietako arbola jasotzea arrakastatsua izan da aurten ere

Miren Arana Pagaldai 2024ko ekainaren 22a

Atzo ekin zioten Antzuolan Kalebarrengo jaiei, eta bihar arte jarraituko dute festan. Gaurkoan egitarau zabal batez gozatzeko aukera izan dute herritarrek: goizean zehar gaztetxoenendako jolasak eta ginkana prestatu dituzte, eta arratsaldean, arbola jaso dute herritarrek. Antzuolako txarangaren emanaldiarekin jarraitu du gero festa giroak. .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak