Euskara sustatzeko dinamika baten berri emango dute martitzenean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ekainaren 16a

Antzuolako euskara batzordearen batzar bat. Irudia: Goiena.

Euskararen sustapenerako beste dinamika bat martxan jartzeko asmoa du Gipuzkoa Arigune taldeak, Antzuolako Udalaren eta eragileen laguntzarekin, eta horren berri emateko aurkezpena egingo dute: martitzenean izango da, ekainaren 18an, Torresoroan, 18:30ean, Imajinatzen al duzu Antzuolan edozeinekin euskaraz hitz egin ahal izatea? izenpean; aldibereko itzulpena egongo da

Sustatzaileen hitzetan, euskararen erabileran eta ulermenean aurrera egiteko "beharra eta aukera" dagoela "sinesten" dute, eta, horretarako, uste dute euskararen eta komunitatearen garapena "elkarren eskutik" doazela. Hori dela eta, euskara eta komunitatea lotzen dituzten erronkak identifikatu, eta esperientzia pilotu batean parte hartzeko aukera eskaini nahi diete antzuolarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak