Bainu denboraldia ere iritsi da Antzuolara, eta, beraz, Udalak ur parkearen erabileraren inguruko arau batzuk zehaztu ditu. Azaldu duenez, jolas gunean oinutsik edo txankletekin ibili beharko da, baina inoiz ez kanpoko oinetakoekin; horrez gain, jolasterako orduan, gogoan izan behar da haur txikiak ere egon daitezkeela eremuan eta espazioa guztiena dela. Zakarrontziak erabiltzeko ere eskatu du, eta animaliarik ezingo dela sartu agindu; ezta puzgarririk, ur pistolarik edota alkoholik.