Antzuolako Gazte Asanbladak antolatuta, gaztetxearen urteurrena ospatu zuten atzo Antzuolan. Goizean karropoteoan irten ziren eta herritar asko animatu zirela aitortu du Asanbladako kideak, Irati Lizarraldek: "Goizean zehar giro polita izan genuen, hainbat herritar animatu ziren karropoteora eta Aretxabaletatik ere asko etorri ziren".
Eguerdian, bazkari herrikoia egin zuten, Aretxabaletakoekin batera hau ere, eta guztira 50 bat lagun bildu ziren. "Musika izan genuen bazkari osoan zehar, festa giroan eta ederto ibili ginen", adierazi du Irati Lizarraldek.
Trikipoteo inprobisatua
Arratsaldean "ustekabean eta inolako aurretiazko antolakuntzarik gabe, asanbladako kide batzuk trikiti eta panderoak atera eta trikipoteoa jarri zuten martxan". Horri esker, giroak bere horretan jarraitu zuen, eta bai bailaratik eta baita kanpotik ere herritar asko hurbildu ziren gaueko kontzertuak ikustera.