Horretarako, iluntzeko zortzietan izango da lehen hitzordua, herritarrak Trekutzen elkartuko baitira elkarrekin afaltzeko eta ondoren mendi ibilaldia batera egiteko. Hain justu, 21:00etan abiatuko dira Irimorantz, eta hamarretan elkartuko dira Zumarraga eta Urretxuko (Gipuzkoa) herritarrekin batera tontor gainean. 22:15ean hasiko dute ekitaldia; motza izango da, baina askotarikoa, bertsoak, txalaparta eta irakurketak izango baitira, besteak beste.