AKE eguna ospatzeko gorriz jantzi zuten atzo Antzuola herritarrek. Goizeko partiduekin hasi zuten eguna, eta musikak hartu zuen ostean testigua; karro poteoa egin ostean herri bazkaria izan zuten Antzuolako Ikastetxeko jolastokian. Bazkaria, giro ederrean pasatu zuten eta ostean jokalariek horrenbeste esperotako momentua iritsi zen, sari banaketa.
Zazpi sari banatu zituzten, gazteenetatik hasi eta nagusietararte. Sariez gain, hainbat jokalari eta elkarteko kide ere omendu zitzten.
Oroigarria jaso duten AKEko jokalariak:
- Endika Garitano (Infantil mutilak).
- Maider Santa Cruz (Infantil neskak 2011).
- Maddi Alonso (Infantil neskak 2010).
- Oier Yarza (Kadete mutilak).
- Udane Zabalo (Kadete neskak).
- Aimar Pozo (Jubenilak).
- Jon Baleztena (Preferentea).
Taldeei dagokienez, kadeteen taldeek, bai neskek eta baita mutilek ere, aipamen berezia jaso zuten. Izan ere, mutilen kasuan igoera fasea eskuratu eta lehenengo postua eskuratu dute, eta nesken taldeari dagokionez aurtengo Kopan partidu bakarra galdu dute, finalekoa, ondorioz azpi txapeldunak izan dira.