Aitz Garbi eta Gorosti tabernetan daude salgai, eta baita Bergarako Arrano tabernan ere: gaueko kontzertuak barne, hogei euroko prezioa du, ezin baita soilik bazkarirako txartela erosi. Kontzertuetarako, ordea, egunean bertan izango da sarrera erosteko aukera, zortzi eurotan.
Egitarauari dagokionez, karropoteoa egingo dute 12:30ean; 14:30ean, herri bazkaria izango da, eta, ondoren, Edu Zardoyaren kontzertua; 22:00etatik aurrera, berriz, Kontralde, Kaparrak, Oihu eta DJ Artze taldeen kontzertuak.