Gipuzkoako Elikagai Bankuak antolatuta, udaberriko elikagai bilketa egingo dute bihar eta etzi, hilaren 24an eta 25ean, eta honakoak izango dira tokiak: Arrasaten, Eroski eta BM; Bergaran, Eroski eta Super Amara; Oñatin, Eroski, BM eta San Migel kooperatiba; eta Aretxabaletan eta Eskoriatzan, Eroski. 09:00etatik 21:00etara bitartean izango dira leku horietan boluntarioak.
Herritarrek, beraz, bi aukera izango dituzte bilketan parte hartzeko: beharrezko produktuak erosita eta saltokietako atarian izango diren boluntarioei emanda, edo norberak nahi duen diru kopuruarekin bonua erosita, ondoren antolakuntzakoek beharrezko produktuak eros ditzaten.
Eroskin, aste osoan
Bi bilketa egun horiez harago, Eroskik jakinarazi du datorren aste osoan zehar ere dohaintzak egin ahalko direla bere establezimenduetan: produktu fisikoak baino gehiago, ekarpen ekonomikoak izango dira, kontsumitzaileek nahi duten kopurutakoak.