Izena eman daiteke Kursaalera balleta ikustera joateko autobusean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko maiatzaren 21a

Les Ballet de Monte-Carlo konpainiaren 'La cenicienta' ikuskizuna. Irudia: Les Ballet de Monte-Carlo.

Kursaalean La Cenicienta ballet ikuskizuna izango da maiatzaren 29an, 19:30ean, Les Ballet de Monte-Carlo konpainiaren eskutik, eta hara gerturatzeko aukera izango da Antzuolatik, autobusa egongo baita, baldin eta hamabost pertsonako taldea osatzen bada.

Horretarako, egubakoitza, hilak 24, da izena emateko azken eguna, eta hiru bide daude: udalean, 943 766 246 telefonoan edo kultura@antzuola.eus helbide elektronikoan. Ikuskizuneko sarrerei dagokienez, Kursaaleko web orrialdean erosi beharko du nork berea. Taldea osatzen ez bada, sarrera erosita dutenei itzuli egingo zaie dirua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak