Gipuzkoa Bertsotan-eko saioa izango da zapatuan, Torresoroan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mai. 21a, 09:01

Ezkerretik eskuinera, eta goitik behera: Iguaran, Murua, Haizea Arana, Astigarraga, Mujika eta Oihana Arana.

Sei bertsolari arituko dira bertsotan sailkapen fasean aurrera egiteko asmoz. 17:00etan hasiko da.

Bigarren faseari ekingo dio Gipuzkoa Bertsotan-ek, eta Antzuolan izango da saioetako bat zapatuan, maiatzaren 25ean. Hain justu, sei bertsolari arituko dira bertsotan: Beñat Iguaran Amondarain, Emaitz Murua Arzallus, Manex Astigarraga Bergara, Manex Mujika Amunarriz, eta Haizea eta Oihana Arana Cardenal ahizpa eskoriatzarrak. Gai jartzaile lanetan, berriz, Olatz Zuazubiskar arrasatearra arituko da.

Torresoroa aretoan izan da saioa 17:00etan, eta sarrerak salgai daude: zazpi euroko prezioa du arruntak, eta gazteenak eta Bertsozale Elkarteko bazkideenak, berriz, bost eurokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak