43 herritar izan dira, hain justu, inguru horietan, eta "nahiko ondo" pasatu dutela adierazi du Joxe Anjel Arbuluk, Landatxopeko lehendakariak, egun batzuetan ez baitute lagun izan eguraldia; esate baterako, "euri jasa ederrak" izan zituzten Girona hiriburura irteera egin zutenean. Orain, nabarmendu du jasotako balorazioetatik ondorioak ateratzea besterik ez zaiela falta.
