San Isidro txapelketako finalak jokatu dituzte Antzuolan

Julen Murua Mesonero 2024ko maiatzaren 19a

San Isidro pilota txapelketako finalak jokatu dira Antzuolan. Gipuzkoako zein Bizkaiko ordezkariak izan ziren herriko pilotalekuan, eta finalen aurretik Gipuzkoako Lau t'erdiko txapelketako bi partidu ere jokatu ziren. Herriko bi ordezkarik jokatu zituzten partidu horiek, Olatz Insaustik eta Nagore Galeanok, hain zuzen.

Hauek izan ziren Lau t'erdiko txapelketako eta San Isidro txapelketako emaitzak:

Gipuzkoako Lau t'erdiko txapelketa

  • Betegi 22-16 Insausti
  • Galeano 7-22 Aranburu

San Isidro txapelketako finalak

  • Alebin maila:
    • Gastiain I eta Gastiain II 11-16 Benito eta Bikarregi
  • Infantil maila:
    • Balerdi eta Galardi 7-18 Sorondo eta Rey

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak