Inoiz baino baserritar gehiago San Isidro egunean

Gontzal Belategi Zubia 2024ko maiatzaren 18a

San Isidro eguna ospatu dute antzuolarrek gaur goizean. Inoiz baino baserritar gehiago izan dira azokan abereak erakusten, hamabi guztira. Abereez gain, hainbat artisau izan dira produktuak erakusten eta saltzen. Hamar izan dira kanpotik etorritako artisauak eta beste hamasei antzuolarrak. Aihertar bat ere izan da tartean, gazta saltzen. Goizari amaiera emateko, antzuolarren eta aihertarren gazta eta sagardoa dastatzeko aukera izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak