Energia berriztagarrien auziaz arituko da Meaka-Irimo herri plataforma

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mai. 20a, 11:55

2023ko abenduaren 31n Irimora eginiko irteera. Irudia: Meaka-Irimo herri plataforma.

Bi hitzaldi antolatzeaz gain, Irimora irteera egingo dute ekainaren hasieran, gauez; horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren atarian elkarretaratze bat egingo dute bigarren aldiz.

Energia berriztagarrien auziaz arituko da Meaka-Irimo herri plataforma datozen egunetan, Energia berriztagarrien inplantazioaren beharra, bideragarritasuna eta naturan dituzten kalteak izenpean, hainbat ekintza antolatu baititu.

Maiatzaren 22an, eguenean, Aritz Otxandiano ingeniariak gai hortaz jarduteko hitzaldia emango du Olaranen, 18:30ean. Ekainaren 5ean, berriz, Antonio Aretxabala geologoaren txanda izango da; hain justu, Otxandianoren hitzaldiaren ordu eta leku berean emango du hitzaldia.

Hitzaldiez gain, ordea, izango da bestelako ekintzarik ere. Ekainaren 7an, egubakoitzean, Irimora irteera antolatu dute, eguraldiak baldintzatu dezakeen aurren. Hala, eguraldi ona eginez gero, 20:00etan elkartuko dira herritarrak Trekutzen elkarrekin afaltzeko; 21:00etan, Trekutzetik Irimora abiatuko dira, eta 22:00etan elkartuko dira tontorrean. 22:15ean egingo dute ekitaldia. Ekainaren 11n, berriz, elkarretaratze bat egingo dute Eusko Jaurlaritzaren atarian, Gasteizen; bigarrena izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak