Akinibai errota bisitatzeko aukera izango da domekan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko maiatzaren 14a

Akinibai errota.

Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzen dabiltza hirugarren aldiz, eta Antzuolara iritsiko da egitasmoa beste urte batez.

Akinabai errota bisitatzeko aukera izango da domekan, hilaren 19an, Joxe Mari Iturbe antzuolarraren eskutik. 10:00etatik 18:00etara izango dira ate irekiak, errota lanean ikusteko, baina bisita gidatu bat ere egingo da; hain justu, 10:00etatik 11:30era izango da, eta Akinabai errotatik Abaro iturburura arteko bidea egingo dute bisitariek; ubidea jarraituz, Aldaparera joango dira, 100.000 litro inguruko depositu batera.

Izen-emateari dagokionez, bi aukera daude: iturbe55@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea edo 943 766 246 / 943 787 065 telefono zenbakietara deitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak