Beheko auzoko jaiak ospatuko dituzte bihar kanpo beltzean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mai. 10a, 18:26

Beheko auzoko kanpo beltzean egingo dituzte ekintzak.

Beheko auzoko jaiak ospatuko dituzte bihar goizean hasi eta gauera arte kanpo beltzean, egun osoko egitaraua antolatu baitute.

12:00etan hasiko dituzte ekintzak, umeendako zumba saioarekin, eta buruhandiak eta globo gerra izango dituzte ostean, 13:30ean; 14:30ean, berriz, bazkaria egingo dute. Bazkalostea girotzeko, DJ Tigre arituko da musika jartzen, eta Kike Biguriren bakarrizketa saioa izango da ondoren; baita mus txapelketa ere, Mox tabernan.

Kontzertuak

Arratsaldeko seietan hasita, kontzertuak izango dira, gauera arte: Hiri Galduak, Sin Perdon, Maunaren Loa eta Patxi Luque arituko dira oholtza gainean, hurrenez hurren. Ondoren, DJ Tigre arduratuko da berriro ere giroa alaitzeaz, goizaldeko ordu biak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak