Irimon zentral eolikorik ez egiteko eskatzeko "lanean jarraitzen" du Meaka-Irimo herri plataformak, eta Eusko Jaurlaritzako atarian egin du azken azkeneko protesta. Era horretan, zentral eolikoaren gainean erabakiak hartzeko ardura dutenei kezkatuta daudela adierazi nahi izan die: "Kezkaz bizi dugu prozesua, eta, nahiz eta haiek isilik egon, gu kontziente gara Irimo mendiaren etorkizuna jokoan dugula".